XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mediterraniar ixurian prozesu hau aspaldikoa da.

Baina kantauriar ixurian, ere kanpoko pertsona edo erakunde batzuk (Nafarroako erregea, monastegi handiak, apezpikuak...) lurrak eta ondasunak hartuz joango dira, lur horietan nekazaritza bultzatuz.

Monastegiek, hain zuzen, herriko pertsona batzu hil ondoren, beren arimen alde otoitz egiteagatik ematen dizkieten lur-emaitzen bidez lortzen dituzte lur horiek.

Horrela bada, Euskal Herriko Ipar aldera, klase diferentziak, Mediterraneo aldeko nekazal egitura eta kristautasunarekin batera helduko dira.

Beste alde batetik, bisigodu, franko eta arabiarren kontrako gerlangatik, leinu batzuk, beren gidaritz militarrari esker, garrantzi handiagoa hartuko dute.

Militar buruzagiak, Belasko edo Aritzararrak adibidez, buruzagi minorian bihurtuko dira.

Leinuen buruzagiek beste partaideek baino aberastasun eta aginte gehiago bilduko dute.

Leinu barneko lehenengo elkartasuna apurtu egingo da eta familia talde txikiak sortuko dira.

Buruzagi hauen boterea errotak eraikitzeko edo beste produkzio tresna edo nekazal teknika aurreratuak erabiltzeko aukera zutelako, ziur aski haundiagoa egingo zen.

Badirudi ere pertsona hauen garrantziak kristautasunaren etorrerarekin baduela zerikusia.

Heurek, elizak edo ermitak eraikitzean, eliza horri eman behar zitzaizkion hamarrenak kobratuko zituzten.

Jabe txikiek handiki hauengana joan beharko zuten babes militarra eta laguntza ekonomikoaren bila.

Hori zela eta beren lehenengo askatasuna galduko zuten nolabait.

Hala ere Euskal Herrian nekazari libre eta herri lur eta larre asko gelditu ziren.

Egon al zen feudalismorik Euskal Herrian?

Eztabaida luzeak zortarazi dituen galdera honi erantzuteko, bi feudalismo kontzeptual kontuan hartu behar ditugu:Jauna eta menpekoan arteko erlazio juridikoa alde batetik, (...).